San Cristóbal - Ezkaba Eskualdeko Parkea

Parte hartzeko prozesuaren informazioa

Parte hartzeko prozesua ikuspegi integral batetik diseinatu da, ahalik eta profil eta teknika soziologiko gehienak elkartuta; hartara, ideien eta proposamenen ekarpena egin dadin mendi hauetara eta bizi-kalitatea, gizartearen kohesioa eta ingurune honen ingurumen iraunkortasuna hobetuko duten eta inguruneari lotuta dauden jardueretara berdintasunez sartzea sustatuko duen testuinguru batean.

Ikuspuntu honetatik planteatutako herritarren parte-hartzeak aukera ematen digu lurralde eta ingurumen proposamenak barne osagaietatik ebaluatzeko, herritarrak, erabiltzaile zuzen diren heinean, ingurunea ikuspegi partikularrago batetik bizi eta esperimentatzen dutenak, eta arazoak, premiak, detektatzeko eta aldaketak eragiteko gai direnak, etorkizunerako lortu nahi den eskualdeko parkearen eredurantz aurrera egiteko.

Laburbilduz, parte-hartze programak herritarren erantzunkidetasuna bilatzen du Ezkaba, Oihana eta Urbizkain mendien eraldatze eta aldatze prozesuan, Ezkabako Parkearen eremuaren ingurumen eta gizarte ordenan zuzenean eragingo duen plan baten bidez.

Herritarren parte-hartze programa hau ez da hutsetik abiatuko. 2010ean eta 2011n, Ezkaba mendiaren esparrua osatzen duten toki erakundeek eta Iruñerriko Mankomunitateak Ezkabako Parkearen Plana idazteko prozesua hasi zuten, eta hainbat arrazoirengatik latente gelditu zen, gaiari berriro heltzeko zain. 2010-2011ko prozedura horri dagokionez, nabarmendu behar da, foru legeriak exijitzen ez bazuen ere, herritarrek parte hartzeko plan batekin garatu zela. Hartara, herritarrak aintzat hartu zituen informazioa emateko fasetik bertatik, haien ekarpenak bildu ahal izateko proposamenak egin baino lehen.

Jarraian dauden loturetan, parte hartzeko egungo proposamena eta 2010-2011n egindako parte-hartze planaren txostena behera kargatu ahal dituzu.

Behera kargatu ahal diren dokumentuak:

Parte hartzeko prozesuaren informazioa

Nabarmenduak