San Cristóbal - Ezkaba Eskualdeko Parkea
Parkeko Plana.
Ezkaba, Oihana eta Urbizkain mendiek paisaia erreferente moduan duten balioa aitortuko du Eskualde Parkeak, kontuan hartuta berrantolatzean biodibertsitaterako eremua dela, birika berdea pertsona askorentzat, herri eta hirietako kale ugaritako atze oihal agerikoa, eta herritarren zerbitzura dagoen aisia eta josteta tokia.
Parte hartzeko prozesua.

Parte hartzeko prozesua ikuspegi integral batetik diseinatu da, ahalik eta profil eta teknika soziologiko gehienak elkartuta; hartara, ideien eta proposamenen ekarpena egin dadin mendi hauetara eta bizi-kalitatea, gizartearen kohesioa eta ingurune honen ingurumen iraunkortasuna hobetuko duten eta inguruneari lotuta dauden jardueretara berdintasunez sartzea sustatuko duen testuinguru batean.

Iradokizunen postontzia.
Bidali zure proposamenak eta iradokizunak, plana egitean aintzat har ditzagun. Lagundu mendi hauek zaintzen.

Azken albisteak

Bide Sarea
2017/05/10

Bide Sarea

Lanak


Amaitu dute Ezkabako Eskualde Parkea sortzeko plana idazten
2017/03/10

Amaitu dute Ezkabako Eskualde Parkea sortzeko plana idazten

Eremuko udalek eta kontzejuek onartu beharko dute dokumentua, Nafarroako Gobernuan aurkeztu aurretik


2017/01/11

Ezkabako Parkearen parte-hartze prozesua amaitu da, eta bertan 278 proposamen aurkeztu dituzte

Une honetan plana idazten amaitzen ari dira eta otsailean bukatuta egongo da


Lekukotzak

BALIO SINBOLIKOAK

"zerbait adierazgarria da"
"haurtzaroa ekartzen dit gogora"
"gurea da"
"nire zatitxo bat da"

PAISAIA ERREFERENTEA

"egunero lehenbizi ikusten dudana da"
"iparraldearen erreferentzia da niretzat"
"toki zoragarria, etxe atarian"
"Iruñerrirako, aisiarako toki ezin hobea da"

ARAZOAK

"oso ezezaguna da"
"gaizki zaindu den mendia da"
"utzita dago, gaizki kudeatuta"
"jende, talde, alderdi politiko… askok sortutako interesekin"

INGURUMEN-BALIOAK

"hemen dugun birika da"
"eragingarria da, luxua, Ezkaba bezalako mendi bat eskura izatea"
"hiriaren erdian bezala gelditzen ari da"